XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argi dago elkarren aurrean bizi diren jainko guzien erlatibutasun istorikoa.

Horietako bakoitza gizarteko indar konkretu baten ikurrinaren zerbitzuan dago; eta bere patuarekin ezkonduta.

Garaituen Jainkoa beroiekin hiltzen da.

Bainan, egun batez, Jainko garailea ere eraberean hilko da.

Kondaira klaseen hilerri (kanposantu) handi bat da.

Jainko hilak bere hil-estatuak dira... VERRET, M., Les marxistes et la religion, 63-4 or.}.

KONKLUSIOA.

Erlijioaren marxtar kritika honetatik ideia bat argi azaltzen da: erlijioa gizonaren etsai da, gizonaren kreatze eta hazitzea eragozten du.

Konformidade santu hori dela bide eskulotuta gelditzen da gizona, bere kondairaren ekintza kreatzaile eta emankor bat burutzeko.

Erlijioak ezberdintasuna eta injustizia bedeinkatzen ditu.

Jainkoa, gizonaren kontsolamendu liluragarria, haren miseriaren idealizatze person-egina (personifikatua), bere arerio bilakatzen da.

Gizonaren egoera urrikalgarri honek, Marx'en planteamenduan, giza-esistentzia gezurrezko, eta sasiko hau posible egiten duten bide eta zioak arakatzera garamazki.

Erlijiozko alienazioaren sustraiak behar ditugu aztertu.